martes, 3 de marzo de 2015

1. astea DBHn IKTekin lan egiteko 10 gomendio

Kurtsoko lehenengo aste honetan Pere Marquésen bideo bat ikusi dugu. Bertan, IKTekin lan egiteko hamar gomendio azaltzen ziren. IKTkin lan egiteko momentuan hainbat arazo sortzen dira. Alde batetik irakasle batzuk  IKTak erabiltzeko momentuan guztiz kontran daude. Hori ekiditzeko hainbat proposamen egiten ditu Marquések. Batetik, hasieran gauza errazak egin behar ditugu. Esperientzia hartu ahala, gero eta gauza konplexuagoak egin beharko genituzke. Bestetik, IKTen abantailak erakutsi behar diegu.


Beste alde batetik, irakasleek ezinbesteko kualitate batzuk izan behar dituzte: Klasea kontrolatu behar dute. Honekin ez du esan nahi ikasleak geldi eta isilik egon behar direnik, baizik eta irakasleak esandako eta gelako arauak errespetatu behar dutela. Bigarrenik, irakasleak ikasleak motibatzeko ahalmena izan beharko du. Horretarako, IKTak erabiliz lortu edo lagundu ahal dugu.



Oso interesgarria iruditu zitzaidan zertarako erabili IKTak gelan emandako azalpena. Bertan azaltzen digu nola kurrikuluma aktualizatu ahal dugun, nola ikasleek konpetentzia digitala garatu ahal duten, hezkuntza porrota ekiditzeko nola IKTek berrizteko aukera ematen diguten, Hau dena, gelan IKTak erabiltzeko gogoa piztu dit. Oso interesgarriak izan ziren emandako adibideak eta argi ikusten zen IKTen garrantzia hezkuntzan.



Amaitzeko, Marquések nola erabili behar ditugun IKTak azaldu zuen. Argi utzi zuen bakarrik guretzat balio gehigarri bat duena erabili behar dugula. Gela barruan IKTak sartzen direnean, arazoek gora egiten dute, birusak direla eta, ordenagailuak apurtzen direla eta... horregatik bakarrik egokiak diren IKTak erabili behar ditugu. Horrekin jarraituz, ikasketa aktibitate onak planifikatu behar ditugu, errazak eta konplexutasun gutxikoak. Askotan, saiatzen gara material asko sortzen, hori ekiditzeko, existitzen den materiala erabili beharko genuke, horrela denbora aurrezten dugu eta dauden baliabideak aprobetzatzen ditugu. Aurrekoarekin jarraituz, ikasleek izan beharko ziren materiala sortzen zituztenak, hau da, irakaslearen rola hartu beharko zuten. Amaitzeko, bi ikasleen laguntza beharko genuke, bi ikasle aholkulari, IKTak ongi kontrolatzen dituzten bi ikasle.



Jarraian mapa kontzeptual bat gehitu dut gaia pixka bat gehiago argitzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario